Latsarriaren nekea arindu du poesiak

Erredakzioa 2024ko mai. 17a, 08:38

Emakumeek latsarrien inguruan bizi izandako uneak gogoratu eta omendu dituzte Lantziegon, eta poesiarekin borobildu dute eguna.

Zanussi aurreko garaietan emakumeek herriko latsarrian arropa nola garbitzen zuten irudikatu dute Lantziegon Arabako Errioxako Irakurketa Klub Feministako kideek. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Poetak Maiatzean ekimenari egin nahi izan dioten ekarpen berezia izan da; oraingoan, lan eskerga hori egin zuten emakumeak omenduz. Arratsaldea borobiltzeko, poesia errezitaldia izan dute arropa lehortu bitartean, jakina baita arimaren zauriak sendatzeko ez ezik, lan gogorraren nekeziak arintzeko gaitasun magikoa ere badutela lagun artean partekatutako momentuek.

Bideoa: JUANMA GALEGO / ALEA

Erlazionatuak

Latsarria, emakumeen lantoki eta eremu librea

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017 api 29 Añana

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago