Gaztelu zaharra 'berpiztu' dute

Erredakzioa 2024ko urt. 29a, 11:48

Guardiako gazteluaren hiru dimentsiotako berreraikuntza digitala aurkeztu du udalak, Iñaki Sagredo historialariarekin egindako kolaborazioari esker.

Herriaren iragana hiru dimentsiotan berreraikitzeko proiektuaren beste fase baten emaitza aurkeztu du Guardiako Udalak, herriko gazteluaren berreraikuntza digitalaren bitartez. Modu honetan, iaz Abade dorrearekin hasitako proiektuari segida eman diote. Larunbatean aurkeztu dute berreraikuntza proiektua, Garcetas etxean.

Bertan, Iñaki Sagredo historialari eta proiektuaren arduradunak gazteluaren historia azaldu du, XII. mendetik izan zuen bilakaera azalduz. Geruza historikoen bitartez, gazteluak izan zuen bilakaeran sakontzeko aukera ematen du berreraikuntza digitalak. Ez da zertan aplikaziorik instalatu, eta nahiko da edozein internet esploratzaile gaurkotua erabiltzea. Lotura honetan esploratu daiteke gaztelua.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago