hiri hondakinak

Argi-ilunak agerian Arabako Errioxan

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023ko urr. 20a, 06:00

Kripanen, hondakinen bilketa. Argazkia: ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA

Arabako Errioxak lurraldeko gaikako bilketaren daturik txarrena izan du (%35). Hala ere, Araban gaikako bilketaren ratio handiena duten bi udalerriak ere baditu: Kripan eta Eltziego.

Bigarren urtez jarraian, Arabako Errioxako Kuadrillak, lurraldeko gaikako bilketaren daturik txarrena izan du (%35). Hala ere, Araban gaikako bilketaren ratio handiena duten bi udalerriak ere baditu: Kripan eta Eltziego. 2021ean Kripanen hasitako proiektu bera 2022ko apirilean jarri da abian Eltziegon. Hau da, etxeko eta ostalaritzako materia organikoaren atez ateko bilketa sistema bat ezarri da. Biohondakinak biltzeko eta kudeatzeko eredu hori bakarra da Araba osoan, eta, horren ondorioz, gaikako bilketaren eta birziklatzearen ratioak legeriak ezarritako helburuetara iritsi da behar baino urte batzuk lehenago.

Halere, Kripanen eta Eltziegon ezarritako bilketa sistemak kuadrillako biztanleriaren %10ari eragiten dio soilik, eta, beraz, ez da gehiengoaren eredua. Behatokiak azpimarratu bezala, "eredu hori gainerako udalerrietara zabaltzen bada, hondakinen bilketa guztietan eragina izango luke, eta orain arte adierazitako joerak hobetuko lituzke".  Hondakinen sorrera pixkanaka jaisten ari da eskualdean: aurten 6.311 tona hondakin sortu dituzte.

Erlazionatuak

Kripan eta Eltziego, eredu

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023 urr 20 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago