'50 urte publikoaren alde' lelopean jaia antolatu du Oiongo eskola publikoak. 11:00etan hasiko da programa, pregoiarekin; ondoren dantzak eta bertsoak izango dira. 11:30etatik aurrera, lantegiak antolatu dituzte. Arratsaldean, herri bazkariaren ostean, haurrentzat Dj Txitxukarekin dibertitzeko aukera izango da, buruhandien eta erraldoien kalejira, eta trikipoteoa. Kontzertuak 19:30etan hasiko dira, Komando Garrapata eta Kristonak taldeekin. Zezen suzkoa ere izango da, gauean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.