"Gin, gin, gin, euskaraz hitz egin", "Ari, ari, ari, euskara lehendakari", "Hemen gaude euskararen alde"... Bai, iritsi zaigu euskararen aldeko herri-lasterketa, zortzigarren aldiz iritsi ere. Oiongo eskola, ikastola eta IKA euskaltegia aritu dira Oiongo lasterketaren prestaketan, aurrekoetan bezala. 12 urtetik beherakoek 1 € ordaindu beharko dute parte hartzeko, eta hortik gorakoek 2€. Ibilbidea kilometro ingurukoa da. Ondoren, parte-hartzaile guztien artean Euskaraldiko materiala zozketatuko dute. Eta, jarraian, Euskaraldiko eta Mintzalaguneko izen-ematearekin hasiko dira. Gainera, egun horretarako, Mintzalagunekoek tonbola bat prestatu dute.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.