'Emakumea ardogintzan' erakusketa, hilaren amaiera arte zabalik

Erredakzioa 2022ko ots. 7a, 15:30

Erakusketa Maisuen Etxean dago, Eltziegon. PHOT.OK

Talka Galeriako Gorka Basterretxeak komisario lanak egin ditu, eta kartelen diseinua eta marrazkiak Mintxo Cemillanek. 

Epea luzatu dute. Eltziegoko Maisuen Etxean, Turismo Bulegoan, otsailaren amaiera arte ikus daiteke 'Emakumea ardogintzan' erakusketa. Arabako Errioxako mahastizaintzako eta ardogintzako kultura tradizionalaren hainbat alderdi jorratzen dituzten hogei panel handitan egindako erakusketa da, emakumeen parte-hartzea nabarmentzen duena, eta ardoaren inguruko lanen 400 urtetik gorako ibilbidea jasotzen dira bertan.

Juan Celaya Letamendi Fundazioak eta Eltziegoko Udalak sustatu dute erakusketa, herriko etnografiari eta historiari buruz Jesus Fernandez Ibañez egiten ari den bilduma-lanean oinarriturik. Talka Galeriako Gorka Basterretxeak komisario lanak egin ditu, eta kartelen diseinua eta marrazkiak Mintxo Cemillanek. 

Erlazionatuak

Ardogintzaren andreen historia

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute/PHOT.OK 2022 urt 20 Arabako Errioxa   Eltziego

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago