Kontaktu fisikoaren, jokuaren eta mugimenduaren bitartez ume eta gurasoen arteko komunikazioa sakontzeko metodologia bat da. Umeak gorputz mugimenduaren bitartez bere gaitasun motoreak eta bereganako konfidantza indartzen ditu. Gurasoek umeekin elkarrekiko dagoen konfidantzan oinarritutako erlazioa garatzeko aukera dute, euren burua berriro ume sentitzeko eta seme-alabak kondizio gabe laguntzeko. Dantza, jolasa eta musika oinarri izango dituen saioa. 3-7 urte bitarteko ume eta haien gurasoentzako zuzenduta dago. Bikoteka burutzen da tailerra.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.