Arabako Errioxako sei ikastetxe publikoek hartuko dute parte ekainaren 6an Bastidan ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaia antolatzeaz arduratuko den lantaldean: Bastida, Eltziego, Lantziego ikastola, Ramiro de Maeztu eskola (Oion), Victor Tapia eskola (Guardia) eta Samaniego institutua (Guardia).
2020ko jaialdia atzeratu behar izan zen pandemiaren ondorioz, eta, azaldu dutenez, oraingoan ezin izango dute jai jendetsurik egin, baina argi dute Bastida eta Arabako Errioxako eskola publikoek "aitortza" behar dutela: "Lan itzela egiten ari dira, eta guretzat urtero egiten dugun jaia da aitortzarik handiena".
"Ez gara zerotik hasten. Duela urtebete oso aurreratuta genuen egitaraua, eta, orain, egungo egoerara egokitzea dagokigu; horretan arituko gara gogotsu datozen hilabeteetan", azaldu dute
Horrez gain, jaiaren abestia eta bideoa apirilaren amaieran aurkeztuko dituzte, txoko guztietara irits dadin Hazitik gora! Jaia.