Arabako Mahastiak

Arabako Mahastiak sor-marka, bitarteko juridiko eta teknikoen zain

Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 14:41
Eva Lz. de Arroyabe eta Kike Fz. de Pinedo batzarkideak. / @EHBilduAraba

Arabako Errioxako ardoak bereiztea eta eredu tradizionala defendatzea bilatzen duten ekimenak "errespetatzea eta babestea" eskatzeko mozioa aurkeztu du EH Bilduk Batzar Nagusietan.

"Arabako Errioxako ardogintzaren egoera anitza da, eta horren aurrean erabaki edo aukera guztiak errespetatu eta babestu behar dira", adierazi du EH Bilduko biltzarkide eta legebiltzarkide Eva Lopez de Arroyabek.

Arabako Mahastiak sor-marka berriak eskualdeko "sektore garrantzitsu baten eskaera historikoari" erantzuten diola defendatu dute Kike Fernandez de Pinedok eta Eva Lopez de Arroyabek. Datozen asteetan eztabaidatuko den mozioak jatorrizko izendapena martxan jartzeko bitarteko juridiko eta teknikoak bermatzea eskatzen die erakundeei.

"1996an 612 uzta-biltzaile zeuden eta gaur egun 148. Gaia kezkagarria da, ezin da atzeratu eta alternatibak behar ditugu lehenbailehen", salatu du Lopez de Arroyabek, eta alternatiben beharra azpimarratu du.

Bestalde, 2019an Arabako Errioxako 20 familia upategi desagertu zirela ohartarazi du Fernandez de Pinedok; 2018an beste 17 desagertu ziren. Halaber, upategi txikiek eta familiakoek euren estrategia eta eredua garatzeko tresnarik ez izatea salatu du.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide