Oiongo bizilagunek azken eraso matxista salatu dute

Erredakzioa 2019ko abe. 10a, 15:33

Oiongo udaletxearen aurrean egin dute elkarretaratzea. MONICABAÑOS

Eguerdian bildu dira, herriko plazan, Udalak deituta.

Igandean gauean Oionen jazotako eraso matxista salatzeko kontzentrazioa egin dute eguerdian bizilagunek; Udalak deitu du elkarretaratzea eta dozenaka lagun bildu dira horretara. Biktimari elkartasuna adierazi diote eta eraso matxistak arbuiatu dituzte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago