Olioaren jaia ospatuko dute asteburuan

Erredakzioa 2019ko mar. 14a, 19:49

Larunbatean Oionen izango dira ekitaldiak, eta igandean Moredan.

Martxoaren 16 eta 17an Arabako Errioxako oliba olioaren jaia ospatuko dute Oionen eta Moredan, bertako olioa eta olibondoak ezagutzeko aukera. Zortzigarren jaialdi honetan egitarau zabala dute prest: pintxo lehiaketa, trikitixa eta txistularien kalejira, tailer gastronomikoak, olio dastaketak eta bisita gidatuak izango dira, besteak beste. 

Martxoaren 16an, Oionen:

Goizean zehar: Ate irekien eguna Oiongo Trujal Almazaran (Guardiako errepidea 6-8). 

12:00. Arabako Errioxako oliba·olio birjina estraz igurtzitako ogi·xerren dastaketa, "El Espinar" Oiongo eskubaloi klub elkarteak antolatuta.

12:30. Trikitilariak.

13:00. Arabako Errioxako olioarekin egindako pintxoen lehiaketa, tabernetan.

19:00. Olio-dastaketa, udaletxeko kalatuan. Plaza-kopuru mugatua. lzena udaletxean eman behar da (945-622190), tokiak bukatu arte. Bideratzailea: Héctor Eraso (Enoaventura). Kostua: 2 euro.

19:00. Diskoteka mugikorra.

20:00. Pintxo·lehiaketako sarien banaketa. 

Martxoaren 17an, Moreda Araban:

Goizean zehar: Produktu azoka. Argazki erakusketa eta lehiaketa Udaletxean. La Equidad olio·errotara bisita. Koipez igurtzitako ogi·xerra dastatzea.

11:13. Erretan txistu taldea.

12:00. 2018ko olioaren aurkezpena eta ohorezko sariaren banaketa.

12:30. Maria Jesus Hermosa hitzaldia: El aceite de oliva y su salud.

13:00. Paella-dastatzea. Dastamenaren laborategia.

13:30. Olio dastatzea.

14:30. "Zure pisua oliotan" zozketa solidarioa. Argazki lehiaketaren bigarren sariaren banaketa.

16:00. Eskola zaharretako lorategian kontzertua. Rumba Cubana.

18:00 Larri tabernan Gotzon D.C.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago