Ttiki Ttaka Errioxako euskaldunon elkarteak euskal kulturaren inguruko asteburuko jaia antolatu du.
Igandean, maiatzaren 14an, pilota topaketarekin zabalduko da egitaraua, 10:00etan. Goiz osoan zehar ikastoletako ikasleen emanaldia, bertso-paper lehiaketa, eta umeentzako tailerrak izango dira. 15:00etan herri bazkaria egingo dute ikastolan, eta 17:00etan dantzaldia hasiko da, DJ Larrirekin.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.