Ttiki-ttaka elkarteak urtero euskararen inguruan eta euskaraz antolatzen duen zita kulturalak badu aurtengo data eta lekua: Lantziegon ospatuko da maiatzaren 20 eta 22an. Ostiral goizean Lantziegon elkartuko dira gure eskualdeko ikastetxeetako 640 ume baino gehiago antolatutako hainbat tailer eta ekintzetan parte hartzeko; ostiral gauean gazteek kontzertuak izango dituzte gauaz gozatzeko; eta igandea, familien eguna izango da.
Antolatzailea: Ttiki Ttaka Errioxako euskaldunon elkartea
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.