San Prudentzio 2016

Oionen, San Prudentzio hotsak

Itsaso Estarrona 2016ko api. 26a, 09:26

Gasteizen bakarrik ez: Arabako beste txoko batzuetan berezia da San Prudentzio jaia. Oionen, duela 24 urte hasi ziren zaindariaren eguna ospatzen, eta dagoeneko herriko ospakizun-egutegiko ezinbesteko data bat da.

Oiongo San Bizente ikastolan hasi zen dena, guraso-bilera batean: zergatik ez egin danborrada bat San Prudentzioko jaietan? 1992. urtea zen. Ordura arte, herrian, gorriz markatutako jaiegun arrunt bat zen Arabako zaindariaren eguna.  "Barraskilo-jana egiten genuen herriko plazan, besterik ez". Bi hamarkada pasa dira lehenengo bilera hartatik, eta honezkero ulertezina litzateke Oion Santu pixontziaren eguna ospatu gabe. 

Aurreneko danborrada antolatu zuen lantaldean aritu zen Tere Santamaria: "Hasieratik erabaki genuen, ikastolaren ekimen bat izan arren, herritar guztiei irekitako danborrada egingo genuela", dakar gogora. 

"Egun osoa ikastolan"

Izerdia bota zuten 92ko lehenengo danborrada antolatzeko. Hala gogorarazi du Aurora Gonzalek, aitzindarien taldean aritutakoa ere: "Zerotik hasi behar izan ginen; ez genuen ez danborrik, ezta txapelik ere, eta alokatu behar izan genituen; gerora, ale batzuk erosten hasi ginen". Txapelen borlak eskuz egiten eman zuten denbora gehien: "Egun osoa ematen genuen ikastolan sartuta". Merezi izan zuen: oroitzapen "bereziki ederra" gorde dute duela 24 urteko lehen danborrada hartatik. 

 Irakurri erreportaje osoa 58. ALEAn. Ez baduzu etxean jasotzen, harpidetu zaitez hemen

Erlazionatuak

Aiaraldean ere lehertu da festa

Itsaso Estarrona 2016 api 26 Aiaraldea

Kristauen mitologiatik

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2016 api 26 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago