AURRERAPENA

EBA eta Iñaki Iurrebaso, aste honetako ALEAn

Erredakzioa

ALEAren 521. zenbakian: Euskararen eguna, EBA Euskararen Biziberritzea Araban, Iñaki Iurrebaso soziolinguistika ikertzailea, Lazarraga Sariak, RPK, Taupa, Sarrionaindia eta Rober Gutierrezen iritzia.

  • SAKONEAN. Munduan eredua den hizkuntza berpizkunde baten ahotsak. XX. mendearen erdialdean %4 pasatxoko ezagutzatik %30 ingurura igaro da euskara Araban, eta EBA Euskararen Biziberritzea Araban proiektuak garai hartako euskalduntze mugimenduaren protagonisten lekukotzak bildu ditu, bilakaera soziolinguistikoa gorde eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko.
  • PROTAGONISTA. Iñaki Iurrebaso, Soziolinguistika Ikerlaria: "Arreta berezia jarri behar da euskaraz errazago egingo duen nukleoa sortzen". Ia hutsetik abiatutakoa izanagatik, izugarria da euskarak Araban izandako bilakaera. Hala ere, ez dago lasai gelditzeko arrazoirik, luzea baita normalizaziorako bidea. Ezagutza datuak onak badira ere, beste adierazle batzuetan arreta jartzeko eskatzen du Iñaki Iurrebaso soziolinguistak, etorkizuneko eszenatoki posibleak aztertuz.
  • IRUDITAN. 50 urteko bidea ospatu du Udaberria euskaltegiak.
  • EUSKARAREN EGUNA. Lazarraga, euskararen bilakaeraren lekuko. Euskararen erabilera areagotzeko lanean eredugarriak saritu dituzte.
  • EUSKARA. Euskara komunitateen arteko zubi izateko tresna. Euskara amazig eta arabiar hiztunekin lotzeko hiztegia sortu dute.
  • BABESTUTAKO EDUKIA. Lan mundurako jauziak katea eten ez dezan. RPK praktikak euskaraz egiteko aukera ematen ari da dagoeneko. 
  • BABESTUTAKO EDUKIA. Agurain, Euskararen Egunarekin bat. Abenduaren 3an eta 4an egitarau berezia egingo dute
  • EUSKARAREN EGUNA. Herriz herri aktibatzera deitu du Taupak. Euskararen Egunaren izaera soziala indartu nahi dute.
  • EUSKARAREN EGUNA. Sarrionandiaren itsasoa Gaubean porturatu da. Eus-Karria irakurle klubera gonbidatu dute Joseba Sarrionandia.
  • IRITZIA: Rober Gutierrez.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago