AURRERAPENA

Feminismoa, Anais Cordova-Paez eta hauteskundeak, aste honetako ALEAn

Erredakzioa

ALEAren 520. zenbakian: feminismoaren erronkak, Anais Cordova-Paez ikertzaile hackfeminista, Javier Hurtado, Mikel Otero, Daniel Garcia Ruiz, Gorka Urtaran, Jose Damian Garcia-Moreno eta Garbiñe Ruiz hautagaiak eta Zuriñe Rodriguez.

  • SAKONEAN. Feminismoaren aurrerapausoak eta etorkizuneko erronkak. Azken hamarkadan feminismoak hegemonia lortu du gai askori buruzko diskurtsoetan, zentzu komuna deitzen den hori eraldatuz. Baina zertan aldatu du feminismoak gizartea? Nola eragin dio gorakada erreakzionarioak mugimendu feministari? Zeintzuk dira etorkizuneko erronka nagusiak?
  • PROTAGONISTA. Anais Cordova-Paez, ikertzaile hackfeminista: "Badaude feminismotik datozen estrategiak bizitza digital seguruagoa izateko". Interneten egitura, botere harremanak eta emakumeen autonomia digitala lantzen ari dira asteotan Asafes elkarteko emakumeak Anais Cordova-Paez adituaren eskutik. Indarkeria digitalaren aurrean zaintzeko baliabideak eta estrategiak aurkeztuko ditu ikertzaile hackfeministak.
  • PSE-EE. Javier Hurtado: "Bi eredu baino ez daude: PP eta Voxena, edo PSOEk ordezkatzen duena".
  • EH BILDU. Mikel Otero, EH Bildu. "Ez gara PSOErekiko gatibu, ultraeskuinaren bultzadarekiko baizik".
  • PP. Daniel Garcia Ruiz: "Neurri fiskalak hartu behar dira prezioen gorakada arintzeko".
  • EAJ. Gorka Urtaran: "Ekaitz garaietan inork ez dio uzten itsasontziaren lema igo berri denari".
  • FRONTE ZABALA. Jose Damian Garcia-Moreno: "Etxebizitza duin baterako sarbidea izatea bermatu behar dugu".
  • PODEMOS. Garbiñe Ruiz: "Eskuinari aurre egiteko, proiektuak eta aldaketa gogoa funtsezkoak dira".
  • IRITZIA: Zuriñe Rodriguez: Espainian lehia, Araban saltsa.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago