AURRERAPENA

Gaztefilmfest eta Jabolo Sagastume, aste honetako ALEAn

Erredakzioa

ALEAren 519. zenbakian: haurrek haurrentzako egindako zinema jaialdia, Jabolo Sagastume, Bernaola Zikloko zuzendaria eta soinu teknikaria, Angel Madina eta Kepa Oseguera, Olatz Garcia Ortega, Ander Lorenzo Calvo, Lander Varona eta Mikel Gaztelumendi.

  • SAKONEAN. Haurrek haurrentzako egindako zinema jaialdia. Azaroaren 19tik 29ra ospatuko da aurten Gaztefilmfest jaialdia Gasteizen, haurrak protagonista eta helburu dituen zinema jaialdia. Filmak bikoizten aritzen dira haurrak, jaialdiak proiektatuko direnak hautatzen eta epaile lana ere hartzen dute euren gain. Film luzeak, laburrak, tailerrak eta beste asko izango dira bertan.
  • PROTAGONISTA. Jabolo Sagastume, Bernaola Zikloko zuzendaria eta soinu teknikaria: "Musika garaikidera aurreiritzirik gabe hurbiltzeko gonbita egiten diot jendeari".
  • IRUDITAN. Elikadura sistema aztergai.
  • GIZARTEA. Angel Madina eta Kepa Oseguera, Judimendikoak eta Errekatxi: "Auzoguneak udalaren propaganda tresna bilakatu dira".
  • EKONOMIA. Olatz Garcia Ortega: "Tubos taldeko enpresa txikiena izanda, gu gara ezabatzeko errazena".
  • ZIENTZIA. Ander Lorenzo Calvo, 'Nudocero.es': "Kirolari buruzko mitoak eta errealitatea bereizi ditut webgunean".
  • GUTUNA. Miguel de Unamuno BHI-ko Ikasleen Familien Elkartea: 'Zuen indarkeria gazteen aurka, gure eraldaketarako itxaropena".
  • IRITZIA: Lander Varona eta Unai Gaztelumendi.
  • GAURKO EGUNEZ. Epsilonen iruzurra frogatu zen. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago