AURRERAPENA

Etxebizitzaren egoera eta Diego Carbajo, aste honetako ALEAn

Erredakzioa

ALEAren 518. zenbakian, etxebizitzarako eskubidea, Diego Carbajo soziologoa, ardogintzaren intersindikala, maskaradak, literatura, Markel Arriolabengoa, Oier Azkarraga eta Edurne Begiristain.

  • SAKONEAN. "Etxebizitza eskubide, osasuna eta hezkuntza bezala. Greba eguna izango da datorren azaroaren 11. 'Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez!' leloa da gehiengo sindikalaren aldarria: espekulatzaileak desjabetzea, jardun espekulatiboa debekatzea eta langileriaren beharren arabera antolatzea etxebizitza. Dagoenari eta izan daitekeenari begiratu diogu.
  • PROTAGONISTA. Diego Carbajo, soziologoa: "Etxebizitza ez da eremu isolatu bat; prekarizazio orokor baten ikurra da". Etxebizitzaren arazoa ez da kasualitatez bilakatu azaroaren 11ko greba orokorraren ardatz nagusia: azken hamarkadetako prekarizazio orokorraren eta ongizate estatuaren gainbeheraren erakusgarri argiena da, Diego Carbajo soziologoaren esanetan. Krisi honen gakoak aztertu ditu ALEAn; besteak beste, zorpetzeak sortutako norbanako eredu berria.
  • IRUDITAN. Kalabazak piztu dituzte
  • EKONOMIA. Gorka Duque eta Jesus Callao: "Patronala negoziazioa blokeatzen ari da, aurrekoetan bezala".
  • KULTURA. Oscar J. Gonzalez: "Mundu klasikoa baino dezente zaharragoak dira maskaradak".
  • KULTURA. Odei Arregi: "Ez da sinplea izan behar; ondo idatzita dagoen liburua irakurterraza da".
  • INGURUMENA. Markel Arriolabengoa: 'Paisaia mintzo da'.
  • GAURKO EGUNEZ. Andreek lehen aldiz eman zuten botoa.
  • IRITZIA: Oier Azkarraga eta Edurne Begiristain.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago