Arabako Batzar Nagusiek aho batez onartu dute EH Bilduk bultzatutako eta EAJrekin eta PSErekin Nekazaritza Batzordean adostutako ekimena. Aldundiari eskatzen diote osatu dezala 2026a amaitu baino lehen ezpelaren sitsaren eraginaren azterketa eta indartu ditzala izurritea zaintzeko, prebenitzeko eta kudeatzeko neurriak.
Kaltetutako tokiko erakundeei ebaluazioaren berri ematea eskatu dute taldeek, eta horiekin koordinatzea ere bai, detekzioan, prebentzioan eta aurrera eraman beharreko jarduketetan. Izurriteari aurre egiteko jarduera protokolo bat egiteko aukera ere jaso dute eskaeren artean.