Gu geu garena - ETS

Gu geu garena

ETS

Logeletako sabaiek
hitz egingo balute…
Esan ezetz, esan baina,
berriz egingo nuke.

Inoiz egin dudan bidaia luzeena,
itsaso gorriko olatuetan.
Ibili naiz ibili hego-haizetan,
kasko bat buruan eta bi oinetan.

Erori naiz erori buruhausteetan,
erantzunik gabeko barne bidaietan,
baina gaur utziko ditut mamu ilunak.
Piztu dezagun benetan gu geu garena!

Senaren bideak berpiztu,
oraingoz dramak itzali,
hortik dela uste baduzu,
ez pentsatu eta segi!

Gaur soinean ez daukat pisurik,
hel nazazu bitartean eskutik.
Gaur bihotzak ez dauka izurik,
askatu dut eta…
benetan ni neu naizena.

Esan ezetz, esan baina,
berriz egingo nuke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago