Sentipenak askatu - Yogurinha Borova

Sentipenak askatu

Yogurinha Borova

Bartolok ez du mari
Bere amets gozoetan
Bai ordea jose mari
Hau maite du benetan
Zer diren esan ezinik
Dabiltz ezkutaketan
Eta tristuraz beterik
Bizi dira penetan (penetan)
Maitatu bihotzez inoiz ez ezkutatu
Sentipenak askatu zarena kanporatu (bis)

Junek ane maite du
Begietan zaio igarri
Egunero esaten dizkiote
Gauza politak elkarri
Bidean aurkitu arren
Hamaika traba eta harri
Euren maitasuna eusten dute
Gogor, buru-belarri
Maitatu bihotzez inoiz ez ezkutatu
Sentipenak askatu zarena kanporatu (bis)

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago