- SAKONEAN. Hirugarrenez, krimena ongi etorria izango da, baina fikzioan baino ez. Urriarekin batera idazle eta aditu ugari Arabako hiriburura gerturatuko dira nobela beltz eta poliziakoaz hitz egiteko. Aldaketa ugarirekin dator, gainera, aurtengo Negrasteiz. Besteak beste, euskarazko mahai literarioa egongo da oraingoan, Jon Arretxe, Haizea Lopez eta Itxaro Borda idazleekin.
- PROTAGONISTA. Ronnie Lynn Patterson, pianista: "Bizitza salbatu dit pianoak, barruan neramana ateratzeko instrumentu onenak". Musika, jakinmina eta Euskal Herriarekiko maitasuna elkarrekin josi ditu Ronnie Lynn Patterson pianista estatubatuarrak. Gaztetako zailtasunak eta osasun arazoak atzean utzi ostean, pianoari esker bizitzari berriz heltzea lortu zuela aitortu du Parisetik. Gasteizen ostegunean eskainiko duen kontzertuaren atarian, haren musika ibilbideaz hitz egin du ALEArekin.
- IRUDITAN. Olarizun hasi dute ikasturtea.
- IRITZIA. Josune Garcia de Bikuña eta Harri Diaz de Heredia.
- INGURUMENA. Ezpelaren sitsa, garaitu ezin den azken izurria. Toloñoko mendilerroan aise zabaldu da Asiako inbaditzailea.
- GIZARTEA. Bizikleta sustatuko dute ikasleen artean. Lehen Hezkuntzako 6. mailako 800 ikaslek jasoko dute ikastaroa.
- GIZARTEA. Tomateak: zer baino, garrantzitsuena da nor. Burgun antzinako tomate barietateak ezagutu dituzte asteburuan.
- KULTURA. Rene Behoteguy Chavez, idazlea: "Idaztea ere bada borroka modu bat, hitzak lubaki gisa erabiltzea".
- GAURKO EGUNEZ. Teodoro Olarte hil zuten.

