AURRERAPENA

Trantsizio energetikoa eta Pepe Viyuela, aste honetako ALEAn

Erredakzioa

ALEAren 510. zenbakian, trantsizio energetiko "justu" baterako proposamena, Pepe Viyuela aktorea, Angostoko Azoka, Lara Salceda No Name Kitchen elkarteko kidea, Cafes Eguiako Odei Egia, Usatxi dantza taldeko Iratxe Ibisate, Markel Arriolabengoa, Iñaki Lasa eta Oihana Ameskua.

  • SAKONEAN. Euskal Herria petrolio eta gasik gabe? Teknikoki egingarria da Euskal Herria energia berriztagarriz hornitzea, ikerlari talde batek ondorioztatu duenez. Kontsumoa murrizteko eta berriztagarriak ezartzeko bide-orri posible bat proposatu dute, eztabaida soziala eta politikoa sustatu nahian, trantsizio energetiko "justu, publiko eta berriztagarriaren" bila.
  • PROTAGONISTA. Pepe Viyuela, aktorea: "Urteekin, nire pailazoa lasaiagoa eta kritikoagoa bihurtu da, ez hain inuzentea". Arabako Errioxako Mahats Bilketaren Festak Pepe Viyuela aktorea (Logroño, Espainia, 1963) izendatu du pregoilari, duela 18 urte egin bezala, eta datorren igandean, irailaren 13an, jaia pizteko ardura izango du Kripanen. Herriarekin eta zonaldearekin duen lotura, mahastizaintzak eta ardoaren sektoreak bizi duen krisia eta Lantziegoko azkeneko ezbeharra gogoan izan nahi ditu, festarako deia egiteaz batera. 
  • IRUDITAN. 33 urte bete ditu Angostoko Azokak
  • GIZARTEA. Lara Salceda, No Name Kitchen elkarteko kidea: "Poliziek, militarrek agintzen dute Ceutan, eta bortizkeriaz aritzen dira".
  • ARDOGINTZA. Inoiz baino aurreratuagoa, baina orain arteko ajeekin Bi aste aurreratu da aurten Arabako Errioxan mahats bilketa.
  • MERKATARITZA. Odei Egia, Cafes Eguia: "Gazteak kafearen mundura erakartzea da orain erronka"
  • DANTZA. Iratxe Ibisate, Usatxi dantza taldea: "Gazteok inplikatzen ez bagara galduko dira dantzak"
  • INGURUMENA. Markel Arriolabengoa: 'Natura eta kultura'.
  • IRITZIA. Iñaki Lasa, Oihana Ameskua eta Unai Gaztelumendi.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago