AURRERAPENA

'Gerran ezereztuak' eta Arantxa Ibañez de Opakua, aste honetako ALEAn

Erredakzioa

Formatua berrituta hasi dugu ikasturtea: ALEAren 509. zenbakian, Natalia Sancha fotokazetariaren 'Gerran ezereztatuak' erakusketa, Arantxa Ibañez de Opakua Vital Fundazioaren zuzendaria, Unai Gutierrez Zuiako alkatea, Paco San Miguel, Belatxinga mokogorria, Edurne Begiristain eta Oier Azkarraga.

  • SAKONEAN. Gerra frontetik harago: desplazamendua, gosea eta indarkeria 'Kazetaritza, bertatik bertara' jardunaldietan Natalia Sancha fotokazetariaren 'Gerran ezereztuak' erakusketa paratu dute Gasteizko Etorbidean, irailaren 13ra arte. Siria, Libano, Yemen, Irak eta Turkiako gatazketan ateratako irudiak dira, 2013 eta 2026 urteen artean. Biktimen arteko "hierarkia krudela" islatzen dute.
  • PROTAGONISTA. Arantxa Ibañez de Opakua, Vital Fundazioaren zuzendaria: "Araban gauza onak egiten dituen jende asko dago, eta gu horientzako tresna gara". Arlo sozial edo kulturalean ere etengabeko berrikuntzaren beharra aldarrikatu du zuzendariak, baina, horrez gain, elkarte eta entitateetan aritzen diren boluntarioen lanari garrantzia eman dio.
  • IRITZIA. Edurne Begiristain, Oier Azkarraga.
  • IRUDITAN. Iraganera itzuli da Pipaon.
  • INGURUMENA. Hidrogenoa eta helioa bilatuko dute Araban. Oraingoz, baimenak esplorazio zientifikora mugatzen dira.
  • ELKARRIZKETA. Unai Gutierrez Urkiza, Zuiako alkatea:"Ez daukagu ura bermatuko digun azpiegitura edo loturarik".
  • KULTURA. Lurra, harria eta gorputza elkartuko dira berriz ‘Harriaren arima’ taularatuko dute, Paco San Miguelen omenez.
  • ARABAKO HEGAZTIAK. Belatxinga mokogorria, mendiko airosa: "Askotan belearekin nahasten gaituzte, baina airosagoak gara".


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago