- SAKONEAN. Soberako algara, amore ematen ez duten horientzat. Gasteizek abuztuaren 4tik 9ra ospatuko ditu Andre Maria Zuriaren Jaiak. Zeledonen jaitsieran 35.000 lagun espero dituzte, segurtasun neurri bereziekin. Udalak 400 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu, kontzertuak, txosnak, barrakak eta familia jarduerak uztartuz. Horrez gain, txosnek beren espazioa eskainiko dute.
- BASKONIA. Myriam Pereda, Baskoniako nesken harrobiko arduraduna: "Gero eta neska gehiago datozkigu Baskoniaz galdezka". Baskoniako zaletuak eta nesken harrobia ordezkatzen egongo da Pereda aurtengo txupinazoan. Duela bost urte hartu zuen neskak klubera erakartzeko ardura, eta pozik mintzo da orain arte lortutako emaitzekin.
- PERTSONAIAK. Txaro Iturralde Saez de Bikuña, udal jostuna eta Urrezko Zeledon berria: "Jaietan orratzarekin eta hariarekin joaten nintzen beti". Txaro Iturraldek 41 urteko ibilbidea egin du udal modista gisa, iaz erretiroa hartu arte. Zeledon, erraldoiak, buruhandiak, Gargantua, Errege Magoak eta jaietako hainbat bandera eta apaingarri jantzi eta zaindu ditu.
- ZELEDON. Iñaki Kerejazu: "Duela 50 urte Zeledon ez zen atera, Martxoaren 3agatik".Aurten ere Zeledon gorpuzteko ardura hartuko du Iñaki Kerejazuk. Aurreko urteetako urduritasunak hobeto eramaten ikasi duela eta, gogotsu dago jaietarako, "guztiok lasaitasunez bizi ditzagun".
- KARTELA. Anne Baskaran, ilustratzailea: "Gustura sentiarazteko eszenak sortu nahi izaten ditut". Gasteizko jaiak irudikatzeko Anne Baskaran ilustratzailearen kartela aukeratu dute aurten. Bere prozesua eta ilustrazio estiloa ezagutu nahi izan ditugu gertuagotik.
- AIHOTZ PLAZA. Erreferentziazko portua. Euskaltzaletasunaren erdigunea izango da berriro Aihotz plaza, GEU elkartearen eskutik, jaietako zein urte osoko egitarau eta aldarrikapenei bidea eginez. Abuztuaren 3an inauguratuko dute txokoa.
- LABURRAK. Beste hainbat hitzordu Araban zehar.
- IRITZIA. Zuriñe Rodriguez eta Edu Zelaieta Anta.

