- SAKONEAN. Mende bateko jaiak begi bistan Sancho el Sabio Fundazioaren agoraren pareten artean Gasteizko jaietako sekretu ugari jarri dituzte agerian. Gaurko eta atzoko dokumentuak, afitxak, pegatinak, partiturak, dokumentalak eta aldizkariak dira, batzuk argitaragabeak.
- PROTAGONISTA. Begoña Imaz Fernandez de Trokoniz, botikaria: "Usaimena naturarekin konektatzeko eskura dugun bide zuzena da". Lurrinen historia birpasatu du botikariak bere azken liburuan, antzinako zibilizazioetatik gaur egungo sintesi kimikora arte. Historia luze honen ondoren, Imazek dio orain beste behin atzera begira jartzeko unea dela, tradizioaren eta zientzia aurrerapenaren arlo onenak bildu nahian.
- IRUDITAN. Ospakizuna, aldarrikapena eta istiluak.
- GARRAIOA. Bidean da Garraio partzuergoa. Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak urrats erabakigarria eman dute Arabako garraioa koordinatzeko tresna berria eratzeko. 2027ko lehen seihilekoan eratuko da.
- MEMORIA. Jaioterrira itzuli da memoria. 1936an frankistek Logroñon hil zuten Teodoro Calvo Galilea anarkista labrazarraren historia berreskuratu dute jaioterrian. Haren senideak bertan direla oroimen ekitaldia egin dute, testuinguru historikoa azalduz.
- NATURA. Lehen katamotza, Kanpezun. Azken mendean Araban atzeman duten lehen katamotz iberiarra ('Lynx pardinus') da. Lepoko irrati transmisore bat zeraman animaliak; litekeena da Iberiar penintsulako hegoaldetik sartu izana.
- HEGAZTIAK. Migrante nomada bat da galeperra, inprobisazioaren erregina; Andaluzian jaio daiteke, udaberrian Gaztelan hazi, eta senegalen urtea amaitu. Bere kantu bereziagatik ezaguna da landa eremuan.
- IRITZIA. Mitxel Elortza eta Unai Gaztelumendi.

