AURRERAPENA

Errotak eta Mikel Inoriza, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2026ko uztailaren 9a

ALEAren 505. zenbakian: ur errotak, udarako hamaika plan, Kexaarako bisita gidatuak, Mikel Inoriza mendi gidaria, Antartida, Udanbizi eta udako argazki lehiaketa.

 

  • ERROTAK. Errekaren bihotzean lo daude errotak. Araba ez da ur errota gehien dituen Euskal Herriko lurraldea, baina bai ondare hori paisaia naturalean modu garbien kontserbatu duena. Bostehun errota historikotik gutxi daude martxan, baina erreka eta herri ugari bisitatzeko aitzakia ematen dute.
  • GURE BAZTERRAK. Hamaika plan udarako. Altxor natural eta historikoak, bizikletatik; Lurraldeko historia, amonen ahotik; Arabako iragan industrialera bidaia; Artea eta elkartasuna, Kexaan; Erromanikoaren arrastoari jarraika; Gaztelu eta dorre arteko bisitak; Historia eta errealitate birtuala, eskutik; Freskatzeko proposamen bila.
  • BISITA GIDATUAK. Aiaratarren gotorlekua, eskura. Kexaako monumentu multzorako bisita gidatuak irailera arte egin ahalko dira, baina uztail eta abuztuko ostiraletan kokatu dute aurtengo berrikuntza nagusia, Aiara Etxearen historian sakontzeko.
  • ELKARRIZKETA. Mikel Inoriza, mendizalea eta mendi gidaria: "Ez dago beharrik hau egiteko, baina hau gustatzen zaigu". Bada jendea erosoago sentitzen dena izotzetan galduta, edo ehunka metroko altueran pareta batetik zintzilik, eraikin artean dagoenean baino. mendiko pasioa ogibide ere bihurtuta bizi da Mikel Inoriza.
  • UDANBIZI. Araba hartuko du Udanbizik. Uztailaren 13an Dulantzin hasiko da, eta uztailaren 17an Gasteizen bukatuko da Goiener elkartearen Udanbizi txirrindulari bira. Tartean, besteak beste, Bernedotik, Lantziegotik eta Gaubeatik pasatuko dira.
  • ANTARTIDA. Azken kontinentearen xerka. Orain dela bi mende zapaldu zituen gizakiak lehen aldiz Antartidako lurrak. dena kartografiatuta dagoen garaiotan, irudimena elikatzen du eremu izoztu urrunenak, isolatuenak eta ezezagunenak.
  • LEHIAKETA. Udako unerik onenen bila. ALEAk udako argazki lehiaketa jarri du martxan, aurtengo oporraldietako bizipenak irudien bidez partekatzeko asmoz. Uztailaren 6tik irailaren 20ra bitartean izango da argazkiak bidaltzeko aukera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago