AURRERAPENA

Arabako bideak eta Irati Antia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2026ko uztailaren 2a

ALEAren 504. zenbakian, Arabako bideak, Irati Antia diseinatzailea, Eduardo Uribe La Pilastra elkartearen presidentea, Ainara Elorza Mendialdea ikastetxe publikoko ama, Irati Barona Kimuak elkarteko kidea, panpinak, Mati Iturralde, Iñaki Lazkano eta Emaize.

  • SAKONEAN. Lurraldea bizirik mantentzen duten zainak. Bide bazterrak aintzat hartu gabe joan ohi gara errepidetik, baina, elementu guztiek bezala, bideek ere beren historia eta ezaugarri propioak dituzte atzean. Pako Gomez Diez historialariak mandazainen garaietatik gaur egungo errepideetarainoko bidea egin du, eta ondare hori babesteko deia egin du.

  • PROTAGONISTA. Irati Antia, diseinatzailea eta sortzailea: "Arteak emozioen bidez konektatzen gaitu istorioekin". Azaroaren amaieran argitaratuko duen bere azken ikerketa artistikoa aurkeztu du Irati Antia sortzaile gasteiztarrak, Kuban esklabu izandako emakume baten bizitza ardatz duen lana. Sormen prozesuaren nondik norakoak eta artearen funtzioa aztertu ditu ALEArekin.

  • IRUDITAN. "Hesia", olatu atzerakoiaren aurrean

  • KULTURA DEMOKRATIKOA. Eduardo Uribe, La Pilastra elkartearen presidentea. "Etxean esaten zidaten gripe batek akabatu zuela aitona". 1936an Eltziegon eraildako lagunak omendu ditu Araban memoria eta kultura demokratikoa aldarrikatuko duen La Pilastra elkarte berriak.

  • HEZKUNTZA. Ainara Elorza, Mendialdea ikastetxe publikoko ama: "Gasteiza joatea arazoa da landa eremuko ikasleentzat". Dibertsitateari arreta emateko baliabideak exijitu dituzte Kanpezuko Mendialdea eskolako amek, herrietan ikasi ahal izateko.

  • AISIALDIA: Irati Barona, Kimuak elkarteko kidea: "Espazio zabal bat behar dugu haurrekin egon ahal izateko". Azken hamahiru urteotan Kimuak elkarteak erabili duen lokalaren egoera kaskarraz ohartarazi dute, eta udalaren utzikeria salatu.

  • KULTURA. Panpinen bidaia nostalgikoa. Bi mila panpina baino gehiago daude ikusgai Artziniegako Santxotena museoan 'Despertar de una nostalgia' erakusketaren laugarren edizioan. Teresa Lafraguaren bildumakoak dira.

  • IRITZIA. Mati Iturralde, Iñaki Lazkano eta Emaize.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago