Sortak hondartzarako edo udako planetarako erabilgarriak diren hainbat produktu bilduko ditu: pareoa, txanoa, baloia, kristalezko kantinplora, pay-pay motako abanikoa eta oihalezko tote bag-a. Produktu praktikoak dira, egunerokoan erabiltzeko modukoak, eta ALEA komunitatearen parte izateko keinua ere badira.
Kanpainaren helburua da ALEAren inguruko komunitatea indartzea. Izan ere, ALEAkide izatea ez da soilik aldizkaria edo edukia jasotzea: Arabako euskarazko kazetaritza independentea, gertukoa eta herritarra babestea ere bada.
ALEAk urte osoan zehar Arabako aktualitatea, kultura, gizartea eta herrietako bizitza kontatzen jarraitzen du, euskaraz eta bertatik bertara. Harpidetzari esker, proiektu komunikatibo horri egonkortasuna ematen zaio, eta ALEAk kalitatezko edukia sortzen jarraituko du laguntza horri esker.
Uztailaren 24a baino lehen ALEAkide egiten diren guztiek jasoko dute udarako ALEAren produktu sorta, hauek agortu arte.
ALEA da Araba osoko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Erraza, merkea eta abantailaz betea. Izan zaitez ALEAkide!
ALEAkideharpideduna |
- Aldizkaria astero zure postontzian jasoko duzu. - Aldizkaria astero PDFan irakurtzeko aukera izango duzu. - Opari eta sarreren zozketan parte hartu ahal izango duzu. - ALEAk aurrera egin dezan lagunduko duzu. |
60 € urtean(*) |
*Harpidetza prezioan deskontua izango dute honako hauek (harpidetza 50 euroan): euskaltegietako ikasleek, mintzalagunek, GEU elkarteko bazkideek eta Goienako bazkideek.
ALEAkidedigitala |
- Aldizkaria astero PDFan irakurtzeko aukera izango duzu. - Opari eta sarreren zozketan parte hartu ahal izango duzu. - ALEAk aurrera egin dezan lagunduko duzu. |
25 € urtean |
ALEAkidesustatzailea |
- Aldizkaria astero zure postontzian jasoko duzu. - Aldizkaria astero PDFan irakurtzeko aukera izango duzu. - Opari eta sarreren zozketan parte hartu ahal izango duzu. - ALEAk aurrera egin dezan bereziki lagunduko duzu. |
60 €-tik gora urtean |
ALEAkide izan nahi baduzu, hemen aurkituko duzun galdetegia betetzea besterik ez duzu, edo, nahiago baduzu, jarri gurekin harremanetan:
- E-mailez: aleakideak@alea.eus
- Telefonoz: 945 71 60 09
