AURRERAPENA

Las bolas locas eta Markel Arriolabengoa, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2026ko ekainaren 25a

ALEAren 503. zenbakian, Arabar bolatokietako Las Bolas Locas taldea, Markel Arriolabengoa baso ingeniaria, Javier Gallego Erriberagoitiko alkatea, Hegatxabal arrunta, Euskarabentura, Itziar Rekalde, Hasier Arraiz, Ander Makazaga eta Iñaki Carretero.

  • SAKONEAN. Arabar bola-jokoa zoratzen. Umorez, gaztetasunez eta sare sozialak astinduz iritsi dira Las Bolas Locas Arabako bolatokietara. Emakumez soilik osatutako lehen taldea egin dute, eta herriz herri dabiltza tradizioari bizia ematen Jugo B taldeko kideak.
  • PROTAGONISTA. Markel Arriolabengoa, baso ingeniaria: "Ezinezkoa omen zen uztartzea ekoizpena eta naturaren babesa". Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburu mardula ondu du Markel Arriolabengoak (Aramaio, 1990), Jakoba Errekondo eta Iñaki Etxebesterekin batera. Argia aldizkariaren bidez, Euskal Herriko zuhaitzen alderdi natural eta kulturalak bildu dituzte liburuan, luze ikertu ostean.
  • IRUDITAN. Katximorro, algaran murgiltzeko prest.
  • AZPIEGITURAK. Javier Gallego, Erriberagoitiko alkatea: "Gure beharrak asetuko dituen saihesbidea behar dugu". Pobesko pasonibelaren saihesbidea beharrezkoa ikusten du udalak, baina aldundiak aurkeztu duen proiektua kezkaz bizi du alkateak.
  • ARABAKO TXORIAK. Hegatxabal arrunta, kantari infinitua: "Orduak ematen ditut kantuan eta kiribiletan hegan egiten". Ero moduan kantatzen duen hegaztia da hegatxabal arrunta, eta biriketara konektatuta dituen airez betetako zakuei esker txorrotxio infinituak bota ditzake. gandorra soilik lurrean dagoenean altxatzen du.
  • EUSKARA. Atharratzetik Getxora bidean. Euskarabenturak espedizio berriari ekingo dio uztailaren 1ean; hamar egun beranduago Agurainera helduko da, eta hurrengo egunetan Gasteiz eta Araia bisitatuko dituzte abenturazaleek.
  • IRITZIA. Itziar Rekalde, Hasier Arraiz, Ander Makazaga eta Iñaki Carretero.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago