- SAKONEAN. Zientziaz harago, zirrara sortuko duen fenomenoa. Abuztuaren 12an galdu ezin den zerbait gertatuko da zeruetan. Gaur egun jakin badakigu dragoi batek ez duela zerua irentsi, baina, halere, hunkitzeko une bat izango dela aurreratu dute honetaz dakitenek. Alberto Ancinek eta Julio Correderak zer ikusi ahalko dugun azaldu digute.
- PROTAGONISTA. Hilario Arbelaitz, sukaldaria: "Berritu egin behar dugu, baina amen sukaldea galdu gabe". Zuberoa jatetxeko sukaldeko presioa atzean utzita, erretiroaz gozatzen ari da Hilario Arbelaitz (Oiartzun, 1951), baina gastronomia hitzorduei uko egin gabe. Añanako gatzaren enbaxadore izendatu dute berriki, eta izendapen horren aitzakian, bere ibilbideaz hausnartzeko tartea hartu du ALEArekin.
- IRITZIA. Oihan Txabarri, Nerea Antia eta David Mangana.
- IRUDITAN. Argantzonen esku
- ELKARRIZKETA. Claudia Venceslao, EH Bilduko batzarkidea. "Bizitza arriskuan jartzen duten erabakiak hartzen ari dira". Arabako adinekoen erresidentzien inguruan berriro sortu da kezka azken asteetan. Panorama "etsigarriaz" ohartarazi du EH Bilduk.
- EUSKARA. Nola euskaldundu errespetuz? Urrun gaude euskararen normalizaziotik, asko falta da Euskal Herria euskalduntzeko. Baina badago euskara inposatzen ari dela sentitzen duenik ere; gehiegi eskatzen ari garela, erdaldunak baztertzen.

