- SAKONEAN. Hondamen eta fantasia kronika. Arabako Arte Ederren Museoak Francisco de Goyaren lau grabatu sail handiak bildu ditu lehen aldiz ‘Fantasia eta arrazoia' erakusketan. Sara Gonzalez de Aspuru zuzendariak aurkeztu duen azkeneko bilduma da, erretiroa hartu aurretik.
- PROTAGONISTA. Ivan Martin Suarez, argazkilaria: "Nire argazkietan mugimenduaren lengoaia bilatzen dut". 'Dark' proiektuarekin Araba mailako irabazle hautatu dute Martin 'Argazkia.eus' lehiaketan, Juan diaz de Garayo 'Sacamantecas'-i buruzko irudi sorta prestatzeagatik. Garaiko giroa argazkilaritza teknika zaharrekin berreraikitzen saiatu da.
- IRUDITAN. Euskal Herria euskalduntzeko pausoak.
- ERREKALEOR. Elkartasuna aldarrikatu dute. Azken asteetako gertakariak salatu dituzte Foru plazan. Herri boterea aldarrikatzeaz gain, ardura eskatu diete erakundeei, etxegabeen egoera konpontzeko eta poliziaren gehiegikeriak mozteko.
- JAIAK. Paseillo bakarra, baina banatuta. 'U' formako ibilbide bakarra egingo du kuadrilla bakoitzak. Segurtasuna eta antolakuntza hobetzeko, 17:00etan egingo dute Batzordekoek, eta 19:30ean Federazioko kuadrillek.
- ALEA. Sinpleago, mamia galdu gabe. Testuak euskara errazagoan irakurtzeko sistema gehitu dute Tokikomeko hedabideek beren webguneetan. Helburu nagusia testuak sinplifikatzea da, baina, beti ere, informazioa galdu gabe.
- ARABAKO HEGAZTIAK. Sorbeltz arrunta, aireko txoria: "Hegalak harrotuz atseden hartu daiteke, baita lo egin ere". Muturreko bizitza darama sorbeltz arruntak; egun osoa hegan egiten pasatzen du, baita lo egiten eta kopulatzen duenean ere, eta txitak hazteko bakarrik pausatzen da. Udatiar ezaguna da, iskanbilatsua.
- IRITZIA. Mitxel Elortza eta Iñaki Carretero.

