Antolatzaileek gogoratu dute duela bi urte 150 artistatik gora saiatu zirela auzia konpontzen gutun baten bidez, baina egoerak bere horretan jarraitzen duela eta konponbidea behar duela. "Nork bere izaera etaaldarriekin, jaiak gozatzeko eta ospatzeko lekua izan behar luke, berdintasunean eta diskriminaziorik gabe", aipatu du Javier Jorajuria J Martinako musikariak.
Egoera salatzeko eta "denontzako jaiak" aldarrikatzeko, kantu eta bideoklip bat aurkeztu dituzte. Abestia Kilikik, Miruak, Maixak eta Malakiasek ondu dute, eta babesle gisa dozenaka kulturgile elkartu dira bideoklipean, hala nola Anje Duhalde, Bernardo Atxaga, Josu Zabala, Roberto Moso, Neomak, Anton Telleria, Euskoprincess eta Borla. Ekainaren 4an jaialdi bat egingo dute Bilboko Kafe Antzokian, kantua zuzenean aurkezteko eta ekimenarekin bat egin duten kulturgile guztien zerrenda ezagutarazteko.