AURRERAPENA

Batuta sarea eta Miguel Argibay, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 21a

ALEAren 498. zenbakian, Batuta Judimendiko elkartasun sarea, Miguel Argibay Gasteizen errotutako argentinarra, Piter Errekaleorreko auzokidea, Xanti Arrieta 'Gernikak. Begiradak' erakusketaren egilea, La Hoya, Euskal Herria euskalduntzeko trantsizio ereduak, Gure Lopez de Arbina, Karla Pisano eta Emaize.

- SAKONEAN. Batuta dago Judimendi. Batutan, Judimendiko elkartasun sarean, bost urte daramatzate auzoko loturak indartzen. Oztopoak oztopo, auzokideen beharrak identifikatu eta arazoei irtenbide kolektiboak emateko lanean dihardute, komunitate politikoa eraiki eta mehatxuei aurre egin ahal izateko 

- PROTAGONISTA. Miguel Argibay Gasteizen errotutako argentinarra: "Birpentsatu egin behar da nazioarteko lankidetza eredua". Mende erdi bete da martxoan Argentinako diktadura abiarazi zuen estatu kolpea eman zutenetik. erbestera alde egin zuen lagunetako bat izan zen Miguel Argibay; Madrilgo 'movida' betean hasi zuen bizitza berria, gero kooperazioaren munduan murgildu zen, eta bide horrek Gasteizera eta Hegoa institutura ekarri zuen.

- IRUDITAN. Kantari, alai eta distiratsu argitu dute Gasteiz.

- Piter, Errekaleorreko auzokidea: "Errekaleorren jarri dute fokua, euren ardura ez hartzeko". URSSA fabrikako bizilagunekin istilua izan, eta atzean ertzaintzaren ezkutuko estrategia dagoela salatu duteErrekaleorreko bizilagunek. 

- Xanti Arrieta 'Gernikak. Begiradak' erakusketaren egilea: "Erakusketa hau prozesu bat da, zabalik dagoen proiektua". 'Gernikak. Begiradak' erakusketa bigarrenez paratu dute Gasteizen, oraingoan kultura etxean. Picassoren obratik abiatu eta gerren zentzugabekeriaz gogoeta egin dute Xanti arrietak eta Txema Ramirez de la Piscinak. 

- La Hoya guztiz berrituko dute. Momentuz aztarnategiko kaleak eta espazioak nolakoak izango diren erakutsiko dute, baina etorkizunean proiektu eszenografikoak txertatzea proposatu du gaiari buruz aldundiak eskatu duen txostenak. 

- Euskalduntzeko pausoak laneko euskara eskakizunetatik abiatuta, Euskal Herria euskalduntzeko trantsizio ereduen inguruko eztabaidan murgilduko gara maiatzaren 26an. Solasaldia antolatu du ALEAk, IAKn, 19:00etan 

- IRITZIA. Gure Lopez de Arbina, Karla Pisano eta Emaize.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago