- SAKONEAN. Botere, festa eta gerraren lekuko. Mende eta erdi igaro da Estanislao Urkixo Lamuza jauregia eraikitzen hasi zenetik, baina bere hormen artean gordetzen den historiak bizirik jarraitzen du. Parkean bizi izan zen distira, tragedia eta sekretuak kontatu dizkiete herritarrei Kasinoan antolatutako hitzaldietan.
- PROTAGONISTA. Angelines Santamaria, Gerrako neska: "Hilabete baterako kontua zen, baina... gerra galdu genuen". Espainiako Gerra Zibilaren miseriak atzean utzi zituen erbestean aterpe hartuta, baina, bueltan, gurasoengandik aldenduta urteak eman behar izan zituen eltziegarrak.
- IRUDITAN. Dantza eszenatoki handia Plaza Berrian.
- Jorge Perales eta Eneko Pinilla, ikuskizunetako teknikariak. "Enpresa gehienek ez dituzte minimoak betetzen". Ikuskizunetako langile eta teknikariek grebara deitu dute lehen aldiz, maiatzaren 15erako, sektore zail eta atomizatuan lan hitzarmen bila.
- Egurraren aldeko apustua. Etorki eta lana kooperatibak Aiaraldean eraiki duen lantegia inauguratu du Imanol Pradales lehendakariak. Murgan kokatu duten zerrategian ehun lanpostu sortzeko asmoa dutela iragarri dute.
- Melodiak ahaztu ez daitezen. Arabako Errioxan azken mendeetan musikak izan duen ibilbidea jaso du Eduardo Morenok 'Recorrido por la música en Rioja Alavesa' liburuan: organoak, musikariak, musika bandak edota aurorak.
- Hamabost urte, dantzaz josten. Urtebetetzea ospatzeko, maiatzaren 16an, 'Josturetan barrena, dantzaz Jare' ikuskizuna aurkeztuko du Gasteizko Jare dantza taldeak. Probintzia plazan eta Santa Maria plazan izango dira saioak.
- Martxan da Tokikom Liga. Sakelako telefonoetarako jokoak 21. denboraldia hasi du aste honetan. Tokiko hamar hedabidek parte hartuko dute Tokikom liga berrian, tartean ALEAk
- IRITZIA. Itziar Rekalde, Iñaki Lazkano eta Igor Muñoz.

