AURRERAPENA

Ama Esnearen Euskal Bankua eta Bob Pop, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 7a

ALEAren 496. zenbakian, Ama Esnearen Euskal Bankua, Bob Pop idazle eta pentsalaria, Asier Etxenike Salburuko Harrera Sareko kidea, Iker Arroniz eta Jon Ander Elosegi Batbatean jaialdiko antolatzaileak, Kantari, Hasier Arraiz, Zuriñe Rodriguez; Iñaki Carretero eta Unai Gaztelumendi

  • SAKONEAN. Eskuzabaltasuna esne tanta bakoitzean. Ama Esnea Emateko Mundu Eguna da maiatzaren 19a, aukera ezin hobea borondatez esnea eman duten eta ematen jarraitzen duten emakumezkoen ahalegina aitortzeko. 96 emaileren donazioak jaso zituzten iaz Ama Esnearen Euskal Bankuan, eta horietatik hamazortzi ama arabarrak izan ziren.
  • PROTAGONISTA. Bop Pop:"Desgaitasuna duen gorputza ez da plazerarekin lotzen". Bob Pop idazle eta pentsalari zirikatzailea Gasteizen izango da hurrengo egunetan 'Hablar no sirve. De nada' antzezlanarekin. Umoretik, desgaitasunaren tabuak eta gizartearen erosotasuna astinduko ditu oholtza gainean, gorputzaren mugez eta desioaz gordin hitz egiteko.
  • IRUDITAN. Liburu zaharretan gordetako sekretuak,
  • ASILO ESKUBIDEA. Asier Etxenike, Salburuko Harrera Sareko kidea: "Hutsune bat betetzen ari gara, erakundeei dagokiena". Asilo eskaeren blokeoa eta administrazioen arteko koordinazio falta salatu dute Salburua auzoko harrera saretik.
  • MUSIKA; Iker Arroniz eta Jon Ander Elosegi Batbatean jaialdiko antolatzaileak: "Inor ez izatea artista handi, eta besteak bigarren mailako". Jaialdi handietan tokia izan ohi ez duten taldeei aukera ematera etorri da Batbatean jaialdia. Jimmy Jazz aretotik jaioa, Mendizabaleko eremua askotariko musikaz beteko dute maiatza erdialdean.
  • KANTARI. Arkabian izango da ikuskizuna. Maiatzaren 16 eta 17an egingo dute Gasteizko kantari, Arkabia aretoan. 365 gaztetxo inguru taula gainera igoko dira musikaren bitartez euskara sustatu nahi duen ekimenean.
  • IRITZIA. Hasier Arraiz, Zuriñe Rodriguez; Iñaki Carretero eta Unai Gaztelumendi.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago