AURRERAPENA

Liburu denda txikiak eta Elena Odriozola, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2026ko apirilaren 23a

ALEAren 495. zenbakian, liburu denda txikiak, Elena Odriozola ilustratzailea, Olioaren Ibilbidea, San Prudentzio, Sai zuria, Edu Zelaieta Anta eta Mati Iturralde.

  •  SAKONEAN. Liburu denda txikietan, ihesbide bila Liburuaren Egunaren bueltan, tokiko dendariek irakurleentzako "ezkutuko altxorrak" prestatu dituzte euren apalategietan. Misterioa, abentura, historia eta harremanak uztartzen dituzten liburu sorta jaso du ALEAk, zazpi liburuzainen eskutik.
  • PROTAGONISTA. Elena Odriozola, ilustratzailea: "Ilustrazioa egiteko ezinbestekoa da zer kontatu izatea". Gasteizko Liburu Egunen harira, Zabaliburu saria jaso du aste honetan Elena Odriozolak, bere ibilbide  oparoari eta euskal literaturari egindako ekarpenari aitortza eginez. sariaren aitzakian, sormen prozesuaz, bere argitaletxe propioaren erronkez eta marrazki bakoitzaren atzean bilatzen duenaz aritu gara. 
  • IRUDITAN. 28 urte eta gero… Trebiñu Eguna
  • TURISMOA. Olioak ere bere bidea izango du. Olioaren Ibilbidea martxan jarriko du Arabako Errioxako Kuadrillak, produktu eta kultura horren inguruko ezagutza turismo baliabide beza la indartzeko. Udazkenerako martxan egotea espero dute. 
  • SAN PRUDENTZIO. Ate joka ditugu egun handiak. Tradizioa eta egungo gustuak bateratu nahi ditu aldundiak aurtengo san Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietan, "belaunaldi artekoak eta publiko guztientzat pentsatutakoak" izan daitezela helburu.
  • HEGAZTIAK. Sai zuria, Egiptoko putrea: "Janari pozoitua aurkitzeari diot beldurrik handiena". beste edozein putre bezala haratustela jatea gogoko du sai zuriak, baita intsektuak eta narrastiak ere. Aurpegiko kolore horia ungulatuen gorotzak jateari esker lortzen du, karotenoidez kargatuta daudelako.
  • IRITZIA. Edu Zelaieta Anta eta Mati Iturralde.

.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago