- SAKONEAN. Boluntariotzan parte hartzeko aukera. Arlo sozialean diharduten elkarteek gero eta behar gehiago dituzte, eta, horretan, boluntarioen lana puzzlearen funtsezko pieza da. Batekin agentziak elkarteen eta boluntarioen arteko zubi lanak egiten ditu, bi alde horien artean 'matx' arrakastatsu bat lortzea helburu.
- PROTAGONISTA. Roberto Gonzalez de Viñaspre, Arabako Euskaltzaindiko ordezkaria: "Euskarazko izenen intentsitate handiena Losan aurkitu dugu". Gaubeako eta Erriberagoitiko iparraldea eta Burgosko Berberana eta Villalba de Losako toponimia historikoa aztertu dute roberto Gonzalez de Viñasprek, Ibon Olaziregik eta Pedro Uribarrenak. Artxiboak sakon ikertu dituzte eta ahozko tradizioa arakatu dute. Euskara eta erromantzearen hiztunak aurkitu dituzte.
- IRUDITAN. CM2 eta Arteleku espazioen dokumentazioa jaso du Artiumek
- EUSKARA. Zigor Olabarria, kazetaria: "Kezkagarria da ezkerretik datozela helegite euskarafoboak". Oldarraldi judizialaren atzean dauden diskurtsoak eta izen-abizenak plazaratu ditu Argiak, euskara eskakizunez egindako ikerketan.
- TREBIÑU. Agurne Gaubeka, Hizkuntz Eskubideen behatokia. "Euskara ofiziala ez den tokietan ere betebehar batzuk daude". Trebiñun euskararen irakaskuntza bermatzeko betebeharra duela gogoratu dio Behatokiak Espainiako Gobernuari
- KULTURA. Gazte sortzaileentzat aukera. Euskarazko sorkuntza bultzatzeko bi ekimenek, Batera eta Gazte sortzaileak deialdiek, diru laguntza, aholkularitza profesionala eta crowdfunding aukerak eskainiko dizkiete sortzaile berriei.
- EUSKARA. Eragiten jarraitzeko jantzi. Beste urte batez bueltan da eragiteko Janzten zikloa, Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak. Hezkuntza munduan euskarak dituen erronkak aztertu ditugu aurtengoan.
- IRITZIA. Mitxel Elortza eta Nerea Antia.

