AURRERAPENA

ASAFES, Iñaki Viñaspre eta Unai Anda, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2026ko apirilaren 9a

Alearen 493. zenbakian: ASAFES elkartea, Iñaki Viñaspre eta Unai Anda bertsolariak, Gorka Lopez de Munain arte historialaria, nekazaritza ekologikoa, Tobillasko ondarea, Irati Iciar, Olaia Salazar Urrutia, Ander Makazaga eta Unai Gaztelumendi.

  • SAKONEAN. Gordelekutik plazara, mende erdiko jauzia. ASAFES elkarteak bost hamarkada bete ditu buru osasun arazoak dituzten pertsonei eta haien familiei laguntzen. '50 urte zure ondoan' lelo hartuta, egindako lana ikusarazi nahi dute, eta buru osasunaren inguruko hainbat sentsibilizazio jarduera antolatu dituzte.
  • PROTAGONISTAK. Iñaki Viñaspre eta Unai Anda, bertsolariak: "Datorren bertsolari gazte talde handi horri jaten eman behar zaio". Arabako Bertsolari Txapelketak utzitakoez aritu gara txapeldun eta txapeldunordearekin batera. Aurten Euskal Herriko bertsolari txapelketarako sailkatu dira Iñaki Viñaspre, Unai Anda, Peru Abarrategi eta Aroa Arrizubieta. Inoizko final gazteena izan da; indartsu dator Arabako harrobia.
  • IRITZIA. Irati Iciar, Olaia Salazar Urrutia, Ander Makazaga eta Unai Gaztelumendi.
  • IRUDITAN. Penak erretzea horren erraza izango balitz!
  • NEKAZARITZA. Ekologikoan, nahiko berde. Nekazaritza ekologikora zuzendutako azalera handitzen ari da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina oraindik eskasa da. Medio gehiago galdegin ditu Ekolurrak Europako helburuak lortzeko.
  • ARTEA. Gorka Lopez de Munain, arte historialaria. "Irudiak maiz erabili dira heriotzarekiko beldurra kudeatzeko". Heriotzaren kulturari buruzko liburuan Espainiako adibide ugari jaso ditu arte historialariak, Arabako zenbaiti arreta berezia eskainiz. Egungo gizarteetan heriotza kudeatzeko "estrategia argirik" ez dugula dio adituak.
  • ONDAREA. Haitzuloetatik tenpluetara. Eremiten haitzuloak utzi eta lehen tenplu kristauak eraiki ziren arteko bilakaera ikusteko toki aparta da Tobillas, Gaubean. Eliza prerromanikoaren ondoan aurkitutako harrobiak dira salto horren lekuko.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago