AURRERAPENA

24. Korrika, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2026ko martxoaren 19a

ALEAren 491. zenbakian, Korrikari buruzko berezia. Ikasleak, Urtsa Errazti, Ariana Rac, Errigora, Korrika Txikia, abestia, Korrika munduan…

  • KORRIKA. Euskararen garra pizteko garaia. Gasteizera sartzeko atarian, Arabako Errioxa, Mendialdea eta Lautadako paisaiak zeharkatu ditu 24. Korrikak; euskaltegietako ikasleen, euskara lehen hizkuntza dutenen, kanpotik etorri direnen, arabar petoen eta arabar berrien eskuetan doa euskararen lekukoa, helmugara.

  • IKASLEAK. Konpromisoa ere ikasten da. Gasteizko ikasle talde batek Korrikaren edizioetan kilometro bat erosi ohi du, eta horretarako dirua biltzen dute Judimendiko taberna eta lokaletan. 2661. kilometroa egokitu zaie aurten.

  • ELKARRIZKETA. Urtsa Errazti, Korrikaren sortzaileetako bat: "Oraindik kalanbrea sentitzen dut lekukoa hartzen dudanean". Lehendabiziko Korrikaren "logistika eroa" gogoratu du Urtsa Erraztik: GPSrik gabeko koordinazioa, azken unean egindako abestia eta helmugara iritsi ez zen mezu galduaren misterioa.

  • ALEA. Zubi lana egiten jarraitzeko Kilometro asko egingo ditu ALEAk, Korrika lurralde osan jarraitzeko, baina 2673.a bereziki kutuna izango da, aurten b-ALEAren esku egongo baita. Hedabideak AEK-rekin kolaborazio hitzarmena berritu du.

  • ERRIGORA. Euskara eta elikadura, auzolan. Errigora omentzen ari da 24. Korrika, "euskaratik, euskararentzat eta euskaraz lanean ari den ekimen herritarra" aintzatzeko. Orburutxo eta Zainzuriñe pertsonaiez baliatzen ari dira presente egoteko.

  • KORRIKA TXIKIA. Txikienak ere Korrika. Korrika Txikia martxoaren 29an ospatuko da Gasteizen; hiriburuko 39 ikastetxek eman dute izena, "euskararekiko konpromisoa eta auzoko sareen indarra" erakutsiz.

  • HERRIAK. Korrikaren zain, jairik jai. Martxoaren 26tik 27rako gauean igaroko da bigarren aldiz Korrika Arabatik. Gorbeialdea, Añana, Trebiñu eta Gasteiz zapalduko ditu, eta hainbat herritan jaiak antolatu dituzte lasterketari harrera egiteko.

  • GAZTE SORTZAILEAK. Ariana Rac, artista plastikoa: "Transmisioan lan gehien egin zutenak emakumeak izan ziren". Arabaren nortasuna eta euskararekiko lotura aztertzen ditu 'Araba lehen alaba' dokumentalak. Egunotan kuadrilla guztietan proiektatzen ari dira, aldundiaren bultzadari esker, Korrika Kulturalaren barruan.

  • UNITATE DIDAKTIKOAK. Euskara ikasteko aitzakia Euskaltegi eta ikastetxeetarako material didaktikoa sortu du AEK-k, eta webgunean eskegi du, denon eskura. Adin eta maila guztietarako egokitutako edukiak dira.

  • ABESTIA. Xiberutikan mendebaldera. AEK-ko komunitateak erabakita, Pello Reparazek ondutako kantak lagunduko du Korrika aurten Euskal Herrian zehar. "Euskarara hurbiltzeko gonbita" izango da euskal herritar guztiontzat.

  • KORRIKA MUNDUAN. "Ahizpa txikiak" mundu osoan Munduan zehar. Hainbat tokitan antolatzen dute euskararen aldeko lasterketa. 23. Korrikak lau kontinente eta 45 hiri hartu zituen. gainera, beste hizkuntza gutxiagotuentzat eredu da Korrika.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago