AURRERAPENA

M3aren 'lapurreta' eta Salvador Velilla, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2026ko martxoaren 12a

ALEAren 490. zenbakian, nola lapurtu zuten M3a abertzaleek, Salvador Velilla ikertzailea, Juanjo Peciña eta Iñaki Etaio Askapenako kideak, Patxi Iturregi idazlea, Txema Ramirez de la Piscina, Karla Pisano eta Unai Gaztelumendi.

  • SAKONEAN. Nola lapurtu zuten M3a abertzaleek? Nor aritu da Martxoaren 3aren memoria bizirik mantentzen, nor ez; nork baztertu du, nor izan da baztertua. Zer da gertakariak objektiboki gogoratzea, desitxuratu gabe?

  • PROTAGONISTA. Salvador Velilla, ikertzailea: "Artxiboetara joan eta jendearekin hitz egin behar da ikertzeko". Arabako Errioxako ondare historiko, etnografiko eta toponimikoaz hitz egitean, ezinbesteko erreferentzia da Velilla, urte andana daramatzalako alderdi horiek ikertzen. Temati mantendu da Cantabria toponimoa berreskuratzeko ahaleginean, eta dagoeneko ofizialtasuna errealitate bihurtu da.

  • IRUDITAN. Antolakuntza eta borroka aldarrikatu dituzte

  • NAZIOARTEA. Juanjo Peciña eta Iñaki Etaio, Askapenako kideak: "Kuba aktibo morala da, horregatik eraso diote". Herritarrak itotzeko neurriei esker Kuba "berehala eroriko dela" iragarri du Trumpek. Aurre egiteko deia egin dute internazionalistek.

  • LITERATURA Patxi Iturregi, idazlea: "Gauza gutxi dago ipuin on bat irakurtzea baino atseginagorik". Ipuingintzan ibilbide luzeko egilea da patxi Iturregi idazle laudioarra. 'Antropozenoaren nostalgia' (Elkar) bere azken liburuaren xehetasunak eta genero horrekiko duen grina ezagutu ditugu


Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago