-
SAKONEAN. Euririk gabe ortzadarrik ez. Eskaladari buruzko dokumental bat da 'No rain no rainbow', baina ez da eskaladako edozein dokumental. Jordaniako beduinoen bizimodua azaltzeko aitzakia bat izan da Donnay anaientzat. euskal herria eta Wadi rum lotu dituzte, hausnarketarako bidea zabaldu asmoz.
-
PROTAGONISTAK. Ruth Perez eta Ainara Sagarzazu, Sortulekuko hezitzaileak: "Haurrentzat arreta sare finkoa sortu ordez, murrizten ari dira". Abiatuz eta Ondoan izeneko programak martxan jartzearekin batera, haurrak eta amak artatzeko bi zerbitzu –Hazten eta Sortuleku– etengo ditu Gizarte Ongizate Sailak premiarik ez omen dagoelako. langileek salatu dute lan baldintza kaskarragoetan eta baliabide gutxiagorekin jarriko direla martxan zerbitzu berriak.
-
IRUDITAN. 'Maspalomas' izan da garaile Zinemastean.
-
IRITZIA. Zuriñe Rodriguez, Iñaki Lazkano eta Unai Gaztelumendi.
-
ABELTZAINTZA. Behien gaitza hesitu nahi dute. Dermatosi nodular kutsakorraren kontrako neurriak eguneratu ditu Jaurlaritzak. Hala, abeltzainek ezingo dituzte azoka eta antzeko ekitaldietara animaliak eraman, eta kontrol zorrotza izango dute.
-
GIZARTEA. Tropen mugimendua. Loiolako kuartelean dauden 400 militar inguru Arakara eramateko asmoa du Espainiako Defentsa ministerioak. Militarrek okupatzen dituzten lurrak kontzejuei itzultzeko eskatu du EH Bilduk.
-
ARTE ESZENIKOAK. Oier Zuñiga, aktorea: "Gure ofizioa da, gure lana, baina erdigunean herria dago". Larunbatean, hilaren 7an, helduko da Amurrio Antzokira 'Nor naizen baneki' antzezlana, Artedrama eta Axut! konpainien eskutik, herriaren eta norbanakoaren nortasunari buruzko hamaika galderarekin.

