-
SAKONEAN. Iraganeko benta, gaurko elkargunea. Ekainean zabaldu zituen ateak Mendixurreko Patioko Bentak. Proiektua Barrundiako Udalak sustatu du, Lautadako ekoizleen lanari bultzada bat emateko eta nabarmentzeko, beste aukera gastronomiko desberdin bat eskaintzeko, eta udalerriko kultura eta bizitza soziala dinamizatzeko.
-
PROTAGONISTAK. Ekaitz Samaniego eta Markel Yoller, freestylerrak: "Freestylea oso lotuta dago askatasun sentsazioarekin". Hamar urte bete ditu All in da house freestyle txapelketak, eta euskarazko rap inprobisazioaren eszenako ikur nagusietakoa bihurtu da jada. Bi freestylerren buruan sartu gara, ulertzen saiatzeko nola inprobisatzen duten rapean, euskaraz, hain abiada bizian.
-
IRUDITAN. Bertsoa eta herri inauteriak, bat.
-
POLITIKA. Juan Ajuriagoxeaskoa Gasteizko GKSko kidea: "Langileriaren sektore batzuk jo nahi dira krisiaren erantzule gisa". Bloke antifaxista bat artikulatzeko beharra aldarrikatu du GKSk, eta ohartarazi du Euskal Herria ez dagoela faxismoaren igoeratik salbu.
-
OSASUNA. Aitor Estibariz, @paquitoconepilepsia: "Epilepsia nire bizitzaren parte bada ere, ez dit bizitza eten". Aitor Estibariz Perez de onraita gasteiztarrak bere esperientzia ezagutarazi du sare sozialen bitartez, epilepsiaren inguruan sentsibilizatu eta aurreiritziak apurtzeko asmoarekin.
-
IRITZIA. Mitxel Elortza, Oihan Txabarri, Emaize eta Unai Gaztelumendi.


