LANBIDE TRADIZIONALAK

Inudeak, esnea zuten lanbide

Erredakzioa 2026ko otsailaren 28a

Irudia: LANDER VARONA

Mugimendu feministaren aldarrikapenen ardatz bihurtu baino lehen, zaintzak eta zaintzetan aritzen ziren emakumezkoak ezkutatu egin ditu historiak.

Arabako ibai nagusia izanik, Zadorran bereziki ohikoa zen arrantza, 60ko hamarkada amaieran Gasteizko industriaren kutsadurak arrain kopurua nabarmen murriztu zuen arte. Ordura arte, kendutakoa baino gehiago ematen zuen ibaiak. Opakuatik Armiñoneraino, denetarik harrapatzen zuten ibaiaren luze zabalean: barboak, loinak, mermejuelak, aingirak, tenkak… eta baita izkirak, karramarroak eta igelak ere. Batzuek Gasteiza jaisten zituzten merkatuan saltzeko, baina etxean jateko eramaten zituzten gehienek.

Txalupaz lagunduta, sare mota ezberdinak kokatuz, edo kanaberaz ere arrantzatzen zuten, harian zizare edo barraskiloren bat jarrita. Eta baita zuzenean eskuarekin ere, abilenek. Igelak baleztarekin ere ehizatu ohi zirela diote garaiko arrantzaleek. Sare mota batzuk debekatuta zeuden, tresmaila esaterako, baina nahikoa bihozberak izaten omen ziren begiraleak, ez zieten maiz jartzen zigorrik. Langraizeko bizilagun batek kontatzen du nola San Isidroko jaiaren bueltan, meza ostean, haurrak errotara joaten ziren, mermejuelak eta karramarroak harrapatzera. Txikienak sartu, eta nagusiak kanpoan gelditzen ziren, Guardia Zibila agertuko ote zen begira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago