LANBIDE TRADIZIONALAK

Errementarien sekretuak

Erredakzioa 2026ko otsailaren 8a

Irudia: LANDER VARONA

Euskal historiografiak mendietara mugatu izan du duela gutxira arte burdinaren ekoizpena, eta Araba gehienetan kanpo geratu da, baina arkeologiari esker gero eta argiago dago lautadan kokatutako tokietan ere bazirela horrelakoak.

Kasurako, Bagoetan (Arratzua-Ubarrundia) eta Gasteizen bertan aurkitu dira Erdi Aroan burdina lantzeko lehen azpiegiturak. Burdinolen kasuan, Aiaraldean, Gorbeialdean eta Araia inguruetan bereziki ekoitzi izan dira metalak. Baina herri gehienetan egon dira, ia-ia gaurdaino, maila txikiagoan metalekin lan egin duten errementariak, etxebizitzetarako zein nekazaritza gailuetarako nahitaezkoak zirelako.

Garai batean oso lanbide errentagarria izan zen, eta, gainera, lehen momentuan bederen inbertsio larriegirik ez zuen zerbait izan zen: labe bat eskura izanda, mailua, ingudea eta suhatzak baino ez ziren behar gainerako tresna espezializatuak sortzeko, Luis Padura errementari ospetsuak gogora ekarri duenez. Baina forjaketaren inguruko sekretuak askotan familia edo klanaren barruan geratu dira, eta sarri kondairez apaindu izan dira, metal on baten atzean zegoen teknika zehatza zabaldu ez zedin. Alabaina, horrek bestelako ondorioak ekarri zituen bueltan, aprendizik izan ezean, errementaria hiltzean, harekin joaten baitzen ezagutza preziatua.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago