Ez zuten dibertimendu gisa ehizatzen, gaur egin daitekeen moduan, ostera, "basoko langileak" zirela esaten du Jesus Prieto Mendaza ikerlariak. Jarduera isilpekoa zen, ia ikusezina herriarentzat, baina biziraupenari guztiz lotua. Goseak eta premiak markatutako bizimodua zuten Mendialdean, eta furtibismoa biziraute estrategia bat izan zen 1970eko hamarkadara arte. Nekazaritza oso pobrea zen, eta familia askok ez zuten lurrik; ondorioz, mendia zen haien janari iturri eta diru bide bakarra. Legez kanpoko jarduera izan arren, herritarrek ez zituzten delitugiletzat jotzen.
Are gehiago, batzuetan agintariek beraiek ere beste alde batera begiratzen zuten; bada testigantza bat kontatzen duena nola, Guardia Zibilak eskopetak konfiskatu ondoren, herriko bake epaileak eta idazkariak bitartekaritza egin zuten haiek berreskuratzeko, goseak zeudela argudiatuta. Abuztu eta iraila aldera galeperrak eta eperrak ehizatzen zituzten, urritik otsailera bitartean pagausoak, eta oilagorrak, birigarroak eta txori txikiak ere harrapatzen zituzten ligaren bidez. Eskualdean industria sartzearekin batera, Kanpezuko furtiboa desagertu zen: gosea desagertu, eta isilpeko ehiztariak ere bai.