AURRERAPENA

Puente farmazia eta Ane Ibañez, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 22a

ALEAren 483. zenbakian, Puente farmazia, Ane Ibañez, Arabako Pilota Federazioko lehendakaria, Bea Sever, Naizen elkarteko bozeramailea, euskara Arte eta Lanbide Eskolan, boilurrei buruzko dokumentala, Mati Iturralde, Txema Ramirez de la Piscina eta Unai Gaztelumendi.

  • SAKONEAN. Bi mende eta lau belaunaldi. 1826an zabaldu zituen ateak, Gasteizko Alde Zaharraren ertz batean, egun hiriko komertzio zaharrena denak. Puente farmaziaren historia eta gaurkotasuna ezagutzeko gerturatu gara, XIX. mende amaierako mostradorearen aurrera.

  • PROTAGONISTA. Ane Ibañez, Arabako Pilota Federazioko lehendakaria: "Pilotak eman didan guztia bueltatzen saiatuko naiz". Hamar urterekin hasi zen Ane Ibañez pilotalekuetan mugitzen, eta geroztik pilotari lotuta egin du bidea, trinketeko eliteko mailan lehenago, eta Arabako federazioko lehendakari moduan orain. kargu berriarekin, frontoietan bizi izandako guztia gazteei transmititzeko helburua jarri dio bere buruari.

  • TRANS LEGEA. Bea Sever, Naizen elkarteko bozeramailea: "Arazoa ez da legea, zenbaitek iruzurra egiten dutela baizik". Naizen elkarteko bozeramaileak azpimarratu du mekanismoak daudela trans legearen iruzurrak antzemateko.

  • IRUDITAN. 'Toloño' bai, 'Cantabria' ere bai.

  • EUSKARA. Euskaratzeko atarian. Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan. Batzar Nagusiek euskara plana sustatzea onartu dute.

  • ONDAREA. Boilurrak lo egiten duen tokia. Araban boilurraren bilketan aitzindari izan zen Joaquin Pueyo aragoiarra omendu dute.

  • IRITZIA. Mati Iturralde, Txema Ramirez de la Piscina eta Unai Gaztelumendi.

  • AGENDA. Urtarrilaren 16tik 22ra.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago