-
SAKONEAN. CBDa: tabuaren itzaletik, osasun promesara. Minak arintzeko CBDarekin egindako produktuak erabiltzen dituzte hainbat pertsonak, eta baita loa, estresa eta antsietatea hobeto kudeatzeko ere. Sona handia hartzen ari dira kalamuaren erabilera terapeutikoak, eta gertuagotik ezagutu nahi izan dugu CBDaren mundua.
-
PROTAGONISTAK. Raul Diaz de Arkaia, apaiz anglikanoa: "Benetakoak diren bokazioak ez dira erabakitzen". Gaztetan, Europa gizarte etxeko liburutegian ezagutu genuen elkar. "Zer ikasten ari zara?", "Teologia!", "Teologia? Eta heavy janzkera eta motorrarekin? Eta gainera euskalduna?". geroztik, hiru hamarkada joan dira. gero, kazetaritza ere ikasi zuen. Egun, Ingalaterran bizi da, komunitate anglikanoarekin bat eginda.
-
IRUDITAN. Munduko hainbat borrokaren oroimena IAKn.
-
Ribabellosa, bi ereduen talka. Udalak bultzatutako Ribabellosako Energia komunitatea martxan jarri duten bitartean, herriko batzar administratiboak Solariarekin sinatu du kontratua herriko lurrak 25 urtez lagatzeko.
-
Bero bakarra, elkartasunarena. 'Oporrak bakean' ekimenari esker, denbora batez hemengo familiek haur sahararrak hartzen dituzte. Sandra Remon kazetariak gertutik ezagutu du ekimena, etxean bertan zein Aljeriako kanpalekuetan.
-
Ikastolaren 50 urte, ospakizun. Andoni Umandi Ikastola Araian martxan jarri zutelako 50. urteurrena ospatzeko, liburu eta kanta bana aurkeztuko dituzte datorren igandean. Argazkien proiekzioa ere egingo dute urteurrenaren ekitaldian.
-
ALEAKIDE Armentia: bagatoz indar berriz. Otsailaren 2an irekiko da aurrematrikulazio-epealdia, eta Armentia ikastolak ateak zein besoak zabal-zabalik ditu ikasle eta familia berriak hartzeko.
-
ARABAKO TXORIAK. Martin Arrantzalea: "Osasuntsu dauden ibaietatik hurbil bakarrik bizi naiteke".
-
IRITZIA. Edu Zelaieta Anta, Irati Iciar, Ander Makazaga eta Unai Gaztelumendi.
-
AGENDA. Urtarrilaren 16tik 22ra.


