Mendira, urte berria ospatzeko

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 29a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Mendirako igoera bat urteari agur esan edo urte berriari ongietorri egiteko modu berezia da.

Mendizaletasuna guztiz zabalduta dagoen lurralde batean, logikoa da jende asko 'mendira botatzea' bi urteren arteko trantsizioa ospatzeko: lagunartean edo familiarekin egindako igoera batek urteari agur esan edo urte berriari ongietorri egiteko modu berezia eskaintzen du. 

Nork bere gogoko mendia aukeratu ohi du, baina badira batzuk bereziki ospetsuak direnak: Gorbeia, Zaldiaran, Bachicabo, Toloño, Kantabria mendilerroan dagoen San Tirsoren bonetea. Mendi tontorrean topa egitea da gehien errepikatzen den errituala, eta, batzuk kantinploran eramandako ardoa edo urarekin konformatzen badira ere, badira kopetan zerbitzatutako xanpaina edota ardoarekin topa egiten dutenak ere. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago