Arabako zenbait tokitan auroren usadioa mantendu dute, eta, gehienetan, tradizioak eboluzio bat izan du, kutsu erlijioso soiletik harago joanez. Erlijioaren alorrean geratu diren aurorek, berriz, zailago izan dute bizirautea. Abestera ateratzen den lagun taldea zirkulu batean bildu ohi da, eta, ondoren, kantei ekiten diete. Normalean, musika tresnaren batekin laguntzen dute aurora.
Agurain, Guardia, Lantziego, Lagran, Labraza, Oion, Pipaón edo Santikurutze Kanpezu herrietan mantentzen dute, modu batean edo bestean, auroren tradizioa. Oionen kasuan, urte bakoitzean aldatzen dute letra —gaurkotasunari lotuta dagoen kanta bat prestatzen dute— zein musika bera ere.